| |||
Gure agendan ageri dan bezela, Otsailan 21ian arratsaldeko 19:15etan Jakoba Errekondo etorriko da Elgoibarko kultur etxera. Jakobak ez dau presentazio askon biharrik, baina bada ezpada despistauren bat baldin badago ere, sarrera txiki bat botako dogu. Seguruenez, gehixenontzat zapatu goizetako euskadi irratiko Landa-berri saiuagatik izango da ezaguna. Paisajista eta agronomoz gain, beste gai askotan aditua da Jakoba. Tartian, Zerain, Gipuzkoako herritxo honetako kudeaketa lanetan ere aritzen da gaur egun.
Elgoibarrera etortzeko gonbitan arrazoia zera izan da, herrigintzan berak daukan esperientziatik ikasi nahiko gendukela, gure herrira begira ea zer aplikatu daitekeen jakiteko, eztabaidatzeko eta erreflexionatzeko.
Gaur (otsailak 13) berarekin egoteko aukera euki dogu Lasturren, talo egunian egon baita hitzaldi bat ematen. Gaurko hitzaldixa Euskal Herriko Paisaiaren Historiaren inguruan izan da. Azkenian Asier Galdosen laguntza gabe egin badu ere, oso interesgarrixa iruditxu jaku. Bertan, duela 15.000 urtetatik hona paisaiak, kulturak eta lanbidiek eduki daben bilakaera kontatu digu, datuz hornituta. Hitzaldi oso interesgarrixa izan da eta mito pila bat hankaz gora bota dizkigu bai kultura, historia eta baitxa landarien inguruan ere.
Halere, Jakoba ez dogu Elgoibarrera gonbidatu hitzaldi hori bera emateko, ez eta gure "dotrina" edo herrigintza ikuspuntua esplikatzeko ere. Gorago aitxatu dogun bezela, Jakoba, bere esperientzia kontatzeko eta hortik ikasteko gonbidatu dogu. Gaur pasau jakun antzera, datorren astian ere mito pila bat hankaz gora botako dizkigulakuan gaoz.
Gaurko hitzaldixan ondoren berakin berbetan, Elgoibarko HAPOren inguruko pare bat datu eman dizkiogu: 1000 etxebizitzatik gora, eta 300.000m2tik gorako 9 poligono berri proiektatu ditxuez. A priori, badirudi gurekin ados dagola hau astakeri bat dala esaterakuan. Gainera pare bat datu ere eman dizkigu: Etorkizuna zerbitzuetan dago, Gipuzkoako Barne Produktu Gordinaren % handiena honek hartzen duelarik.
Bada ezpada, EUSTAT-en begiratu dugu, eta zera ikusi dugu: 2009ko datuetan Industriak duen pisua %25 ingurukoa da, eta hortik makina erramintari gutxi dagokiolakoan gaude.
De EUSTAT |
Behin poligonoak eginez gero, lur hori ez da berriz berrerabilgarria izango, eta industriaren etorkizuna asiako mehatxuarengatik zalantzan dagoenean, reflexionatzeko puntu bat delakoan gaude.
Jakobak, erreflexionatzeko zera esan digu, zelako Elgoibar nahi duzue etorkizunean? Hori da lehenengo egin behar den lana, eta ondoren horra iristeko beharrak eztabaidatu, ez lehenengo etxeak eta poligonoak egin, eta ondoren nola bete pentsatu.
Adibidez, zergaitik 1000 etxe berri ez, eta 300 bai, edo alderantziz? Edo bat ere ez zergaitik?
Poligonoak, egun, aberastasun iturri baino, aberastasun "zulo" dira. Gure artean diogun bezela, poligonorik gabe ere badago bizitza, eta hobea gainera!
Jakobarekin poligono gabeko aberastasun iturrien inguruko erreflexio bat egin nahiko genduke batetik, eta herritarren parte hartzearen inguruko esperientzia entzun nahiko genduke bestetik.
Guretzat parte hartzea ez da mugatzen 4 urtean behineko bozka eta erakusketa bat jartzera kasurik egiten ez dioten buzoi eta alegazioekin. Guretzat parte hartzea asanbladan biltzea eta erabakitzea da, urtetan egiten gatozen bezela.
Badakigu Zerain eta Elgoibar tamainaz oso ezberdinak direla, baina ikasgaiek balioko dutelakoan gaude.
Gauza bat argi daukagu, zuekin batera ikasi nahi dugu, beraz, zenbat eta buru gehiago, orduan eta aburu hobeagoak lortuko ditugulakoan, honetan interesa daukazuen GUZTIORI (Baita Udaleko gobernu taldeari ere) gonbita pasatzen dizuegu kultur etxera etortzeko entzun, eztabaidatu eta ikastera. Seguru denok hartuko dugula ideia berriren bat, eta ideia zaharren bat baztertu. Egun ingelesez erabiltzen den bezala Creative Commons, guztion erabilerarako eta onurarako izan dadila.
Datorren astelehena bitarte, Euskal Telebistako Kalifornia saioan Jakobari eginiko elkarrizketa honekin uzten zaituztegu. On egin
Zeraini buruzko elkarrizketak ARGIAn: bata Amets Arzallusen egina, bestea Estitxu Izagirrena:
ResponderEliminarhttp://www.argia.com/argia-astekaria/2049/jakoba-errekondo-euskaldunak-urbanoak-izan-gara-beti
http://www.argia.com/argia-astekaria/2248/zerain/osoa