Udaletxiak proposatzen daban Herri Antolakuntza Plan Orokorra dala eta, zerbait eiñ biharrian aurkitxu gera. Denbora askorik gabe baina, gogo askokin hartu dogu kontu hau, HAPOak gure herrixan aldaketa asko eragin dezake eta.
Hasteko, gogoratu San Bartolome kalian ipini deben erakusketia otsailaren 28rarte daola zabalik. Alegaziuak eta proposamenak eitteko epia berriz, martxuaren 15ian amaitzen da. Hauek, Hirigintza Sailan aurkeztu bihako dira epe barruan.
Gure asmoa, proposamen bateratu bat aurkeztea da. Prozesuan zehar ikusitako partehartze eskasari buelta ematen saiatzia. Hortarako sortu dogu tarte hau, herritarrok modu zabalian proposamen hori eraikitzeko aukera izateko. Behian agertuko jatzuen emailian, norbanako bezela dittuzuen proposamen edo alegaziuak bidaltzera gonbidatzen zaitxuztegu. Ondoren, danon erantzunekin eta danon artian, gure arteko batera-puntuak aurkitzen saiatuko gera, indarrak batuta, alegazio eta proposamen amankomun bat aurkezteko. Herritar talde baten izenian zerbait gehiago lortu dezakegu.
Proposamenak eitterako orduan baliagarri izango zaizkizuen planoak hemen dituzue (azken urteetako obrak ere baloratzea interesgarria iruditzen zaigu).
HAPOak planteatzen dittuen gai nagusien planoak hauek dira:
Beheko planing-ian ikusiko dozuen moduan, Jakoba Errekondo (bideoa) etorriko da hitzaldi bat ematera. Jakoba, paisajista da lanbidez, denboraren poderioz paisaiak izan duen bilakaeraz eingo digu berba. Hortaz gain, Zerain herrixan martxan jarri deben herrigintza eredu ezberdinari buruz mintzatuko da.
PLANING-a:
- Otsailaren 21ean, Jakoba Errekondoren hitzaldixa egongo da Kultur Etxeko hitzaldi gelan 19:30ean.
- Otsailaren 22an 18:30ean bilduko gera Kultur Etxeko hitzaldi gelan proposamenak aztertu eta eztabaidatzeko, eta hortik aurrera eman biharreko pausuak zehazten jungo gera.
Proposamenak helbide honetara bidali ditzakezue, okilbeltzak@gmail.com.
Herri Plangintza erabakitzeko bide demokratikoen adibide ederra dugu egun hauetan Bizkaiako IZURTZAN: http://www.izurtza.net/images/PDF/kontsulta.pdf
ResponderEliminar