2013-12-10

Fracking-a Elgoibarren

2013/10/04ko papelezko Barren astekarian bi Elgoibartarren eskutik jakin genuen 2011 urtetik Elgoibarrerako Fracking ustiapen eskaera egina zagoela. Zozoak Beleari atalean Ander eta Inmak gai honi erreferentzia egin ziotenean





Ondoren, berriz ere papelezko Barrenek Mikel Oterori elkarrizketa aurreratu zuen (aurreko sarreran aipatzen genuen), eta Azaroaren 7an Kultur etxean Fracking Ez Arabako Mikel Otero bera Elgoibarren entzuteko aukera izan genuen. 
Mikel dagoeneko birritan egon da Gasteizko Ingurumen komisioan Fracking-ari buruz hitz egiten herritar taldeen ordezkari gisa, eta bertaratu ginenok berarekin luze eta zabal hitz egiteko aukera izan genuen.
Ordubeterako prestatuta zegoen hitzaldia, baina galderak erantzuten hiru ordutik gorakoa bilakatu zen, konturatu ere egin gabe. Oso interesgarria bezain kezkagarria izan zan.
Barreneko elkarrizketan ere aipatu zuanez, Gipuzkoaren %40a, tartean Elgoibar, Frackinga aztertzeko eskatutako baimenen barruan dago. Sustraia proiektua da Elgoibar tartean hartuko luken arbel gasa aztertzeko eremuari jarri dioten izena.

Fracking-a edo Haustura Hidraulikoa, Estatu Batuetan garatu den teknika bat da gasa metodo ez konbentzionalekin ateratzeko, izan ere, ez da gasa “putzu” edo erreserba batetatik ekartzea, baizik eta arbelean nahastua dagoen gasa lurpean presio altuan eta gai kimikoekin askatu eta ekartzean datza. Zundaketa bakoitzak oso emaitza txikia ematen du, beraz, zulo asko egin behar dira, inguru guztia desitxuratuz, eta lurrazpi zabal bat sustantzia kimikoz josiaz.
Baina estrakzioan ez ezik, esplorazioan ere teknika bera erabiltzen da, eta momentuz esploraziorako baimena eskatuta dago Elgoibar hartzen duen eremuan. Noski, esplorazio bat egitera datorrenak, ondoren esplotazioa egiteko helburua dauka, bestela ez dago ulertzerik esplorazioa.
Ikusten dugu gure inguruko leku asko Frackingaren kontrako eremu edo frackingik gabeko eremu izendatzen ari direla. Adibidez, Iparraldea salbu dago, Frantzian debekatu dutelako teknika hau. Nafarroak ere Foru Aldundian gehiengoz erabaki du Frackingetik babestea. EAEko parlamentuan entzungor egiten duten bitartean, Arabako herri asko ere horrelaxe izendatzen ari dira euren burua hemen ageri denez.




Bizkaiako herri batzuk ere Haustura Hidraulikoaren kontra batzen ari dira, kasu batzutan susto bat hartu ostean.
EHren periferian, Frantziako herrialde guztietan dago debekatua, eta baita Errioxan edo kantabrian ere. Espainian ere probintzia asko batzen ari dira honen kontra
Mapa honetan kontra dauden herriak ageri dira. Eskuineko “+” seinuan sakatuz gero, “Permisos” aukeratuta eskatuta dauden proiektuak ere ikusi daitezke

Hau dela eta, Elgoibar mehatxu honetatik babestu nahi dugu eta Elgoibar ere Fracking-aren kontrako eremua izendatzea eskatzeko saiakera egingo dugu.

Bitartean, Mikel Otero entzuteko aukera eduki ez zenutenok, Eibarko EHUko kanpusean (Unibersidade laboralean) edukiko duzue horretarako aukera berri bat Asteartea hilak 26 16:45etan.
Energia jardunaldi interesgarri batzuk antolatu dituzte, gai askotan erreferenteak diren hizlariekin 



Frackingaren inguruko bi dokumentalekin uzten zaituztegu bitartean.
Fracking Hell 18 minututako dokumentala ingelesez (gazteleraz azpi titulatuta)
Fracking Hell 1go zatia 8 min.  
Fracking Hell 2.zatia 9min
  

Edo luzeagoa den GASLAND dokumental oso ona 2 minututako trailerra ingelesez  
eta dokumentala gazteleraz azpititulaturik