2012-06-23

Elgoibaristan

Elgoibarren.net atariko gure txokoan sartutako post-a. Ze antzekotasun daukate Españistanek eta Elgoibarristanek? Udaletxeko piparpotua kontutan hartu gabe esan nahi genduan. Aleix Saló komikilari katalanak eginiko Españistan bideoa ikustera gonbidatzen zaituztegu (barka, gazteleraz bait dago hau ere): Eta, Simiokraziaren eta HAPOkraziaren artean ezberdintasunik aurkituko zenuke? Aurreko bideoaren egile beraren Simiocracia izeneko bideo honek, berriz, euskaraz dauzka azpitituluak: Zuloan sartu gaituzten errezetak, hots, bizkarroiak herritarron kontura aberastea albo batetara utzi beharko litzatekeen bitartean, Elgoibarren 2012 urtean HAPOa onartzeko zorian daudela ezin dugu sinestu. Ez da harritzekoa plana egiteko nor aukeratu duten ikusita. Florentino Perez edo Emilio Botin-en errezetak Elgoibarren: Kakahueteak eta bananak.

2012-06-17

Elikaduraren inguruan (3) Nuestro veneno cotidiano

Elgoibarren.net atariko gure txokoan sartutako post-a Aurreko argitalpenei jarraipena emanaz, gaurkoan Dosi Jasangarriaren edo Eguneroko Dosi Onargarriaren gezurra azaleratu nahi dugu. Horretarako Argia aldizkariak argitaratutako Marie-Monique Robin-en ikerketak ekarri nahi izan ditugu txoko honetara. Bizitza esperantzaren jeitsiera espero da etorkizun ez hain luzean. Beste era batera esanda, Eguneko Dosi Onargarriaren trikimailua erabili izan da produktu kimikoen erabilera baimentzeko, kontutan hartu gabe gorputzak bizitzan zehar metatu egiten dituela hainbat produktu. Gai honetan interesa duzuenok Argia aldizkariko honako testuetan zuzenean irakurtzea dela onena uste dugu: “Dena eta ezer ez da pozoia: dosiak egiten du pozoia” Marie Monique Robin: “Produktu toxikoak dosi txikian hartuta arriskutik libre geundela uste izan dugu. Nik kontrakoa frogatu dut” Ikerlari haueri esker, frantzian ezin da oraingoz transgenikorik landatu Goiko artikulo horietan aipatzen den Notre poison quotidien dokumentala momentuz erderaz besterik ez dago; frantsesez ahotsak, eta gazteleraz azpitituluak. Besterik gabe, aurrera bideoa:

2012-06-03

Elikaduraren inguruan (2) El mundo según monsanto

Elgoibarren.net atariko gure txokoan sartutako post-a

Elikadura, oinarrizko behar fisiologikoak betetzeko ekoizgarri izatetik, gobernuen laguntzaz, negozio segurua izatera pasatu da ekoizle handien eta banatzaile handien industriarentzat. Hori zuzenean elikaduraren kalitatearen kontra dixe, eta horrek gure osasunian kalteak eragin ditzak. Hurrengo bideoan, ekoizpenaren mugak non daozen ikustia nahi dogu.

Ekoizpena epe motxera optimizatzeko tekniketan, transgenikoarekin jo dogu, eta ezin bestean, Monsanto etxearekin topo egin dogu parez pare.

  Gobernuek biztanleen osasuna zaindu biharrian, epe motzerako interes ekonomikoak defendatzen ditualakuan gaude.
  Lotsagarrixa klaserik gabeko politikari hauek egiten dabena!!!
Sarreratxua eginda, gaurko gaixari helduaz, Frantzian egin zaben beste bideo honekin gatoz orainguan: "Le monde selon Monsanto"

  "Mundua Monsantoren arabera" ikusteko gaztelerazko bertsiua ere badago, eta hori ikustera gonbidatu nahi zaituztegu gaurkuan. Dana suntsitzen daban pestiziden inguruan berba egiten dau, beraiek saltzen daben hazi transgenikua izan ezik: