2013-11-05

Energiaren arazoa etorkizunean

Elgoibarren.net eko txokoan berri eman dugun bezela, 2013ko Irailaren 28an Energia Burujabetza Jardunaldiak antolatu genituan Elgoibarko musika eskolako auditorioan.
Lehenik eta behin Musika eskolari eskerrak eman nahi diogu auditorioaren erabilera uztearren. Leku oso egokia egin zitzaigun prestatuta geneukan maratoirako.
Goiko irudian ikusi dezakezute prestatuta geneukan egitaraua. Hurrengo sarreretan puntuz puntu joango gara bakoitzaren laburpentxo bat egiten.

Gai ordenean lehenengo bi puntuak trukatu egin zirenez, hitzaldien ordenarekin jarraitzeko, etorkizunean izango dugun energiaren arazoarekin hasiko gara:

1 Energiaren arazoa etorkizunean
Administrazio publikuan nahiz enpresetan, ohikua da plan estrategikuak egitia, hau da, 4 urtetako planak. Baina prospektiboki begiratzen hasiz gero, begirada 20 urtera jarrita, panorama txarra datorkigu gaur mobitzen hasten ez bagera.
Peak oil, edo petrolio merkearen bukatzia ez da etorkizunian eukiko dogun arazo bakarra, gaur egun Peak Everything kontzeptua entzuten ari gera, hau da, lehengai guztien agortzia, mineralak eta abar luze bat.
Euskal Herriko energia eredua %85ian menpekua da (petroleua, gasa, ...), soilik berriztagarrixek ematen dutena da autosufizientzia mailaren %15a. Garestitzen doan heinean, gure produktuen balio erantsia gainkostu hori jasateko gai izan beharko da.
Baina zein da gure posizioa merkatu internazionalaren aurrean?
Momentu honetan leihatzen ari gara, baina etorkizunean Alemaniak adibidez aurre hartuko digu energia berriztagarrietan apostatzen urteak daramatzalako (horrek prezioetan egonkortasuna emango diolako), 2020rako itzalaldi nuklearra ere planteatzen ari dira han, pentsa!
Are gehiago, badakizue Saudi Arabia, petroleo exportatzaile handiena izateaz gain, energia berriztagarrietan herrialde aurreratuenetakoa dela? Zertan ari gara orduan gu?
Sorkuntza berriztagarria ez ezik, deszentralizatua izatea beharrezkoa da, hau da, lekuan lekukoa. Efizientzia energetikorako kontzientzia horrek ekarriko du, sortu behar izan ez dena delako kw merke eta garbiena.
Etorkizuna oso interesgarria jarriko da etxeko lanak eginak dauzkanarentzat. Tamalez, espainiar legeak kontrako norabidean dijoaz, eta ez dirudi Euskal Herrian alternatibarik egiten ari garenik. Horregatik, etorkizuna gure esku hartzea ezinbestekoa da

hemen hitzaldian erabilitako aurkezpena

Fracking-aren informazioa

Gogoratu ostegun honetan Haustura hidraulikoa edo Fracking-aren inguruko hitzaldia egongo dela Kultur etxean arratsaldeko 7etan



Hizlaria Mikel Otero izango da.

Motorrak berotze aldera, Elgoibarren.net-eko elkarrizketarekin uzten zaituztegu


Eta Garan aurreko astean idatzitako beste irakurgai hau ere, interesa duenarentzat