2012-10-09

Fumigaziorik ez!

 
Okil Beltzak taldeak, Gipuzkoako beste taldeekin batera, "FORAY 48B" plagizida mendi, laborantza eta manatialetara masiboki EZ fumigatzeko eskatu nahi du eta Gipuzkoako Foru Aldundia eta herritarrak fumigazioaren arriskuaz ohartarazi.

OKIL BELTZAk taldeak alarma gorria piztu du: Iraileko hirugarren astetik aurrera Diputazioak masiboki Foray 48B plagizida airetik bota nahi duelako Deba bailaran ere, tartean gaur Elgoibarren ibili da hegazkina. Gipuzkoako milaka eta milaka hektarea hartzen dituen baso intentsibo (pinadi,...) eta monokultibo honek dakartzan hainbat gaixotasunen inguruan arreta izatea nahi dugu, aurreko hamarkadetan aurrera eramandako baso-politika intentsiboak eta monokultibo komertzialek sortutako arazoak, egun etorkizunik ez duelako, eta arazo ekologiko eta gastu ekonomiko neurri gabeak besterik ez dituelako sortzen.
Esanda bezela, Pinuaren baso-politika iraganeko produktua da, mendien ikuspegi neoliberal batean errotua, eta mendietako baliabide naturalak muturreraino ustiatzea bilatu du ondorengoetan erreparatu gabe. Hala eta guztiz ere, ingurumen eta osasun publiko egokia bermatzeko, Diputazioak uztiapen intentsiboen praktika hausnartu beharko lukela deritzogu, sektore pribatuen onura interes partikularren (Jabe Forestalen Elkartearen) mesederako diru publikoz finantziatzen ari direlako (Azken fumigazio honen kostua 83.000euro).
Egin nahi dena bezelako intoxikazio masibo hauek (7.000 hektarea), basoak, belardiak, laboreak, babestutako guneak eta Natura 2000 sarea-guneak, ibai-kanalak, iturburuak, baserri eta ekosistemak erasotuko ditu, eta dena basoen kudeaketa pribatua bultzatzeko politika intentsiboak onuratzeko izan dela behin eta berriz salatu dugu, ekologista, naturzale, nekazari eta osasun inguruko elkarteok, bai Euskal Herrian eta baita mundu zabalean ere.
Era berean, ziurtagiri ekologikoko agroganadutegi haztegiak, ur kanalak eta ur iturburuak, hainbat flora eta fauna espezie basati (intsektuak eta ornogabeak, anfibioak, hegaztiak, saguzarrak, eta abar), eta interes mikologikoko beste hainbat espezie oso sensibleak dira mota honetako kontaminazio kimiko-biologiko indiskriminatuari.
Bertako erlearen egoera ere delikatua da, beharrezkoa bait da loretako polinizazioa lortzeko, eta liztor asiarraren inbasioaren ondorio larrieri milaka hektarearen fumigazio indiskriminatua gehitzen badiogu, erleari azkena emateko bultzadatxoa ematen ari gara.
Bereiziki erlezaineri, elikadura subirautzan lan egiten duten nekazarieri, Mendi elkarteeri eta fumigazioak eragingo dien 60 herrietako udal agintari eta herritarrei dei egiten diegu Diputazioaren baso-politika intentsiboaren ekintza berri honi aurre egiteko, baso politika berraztertu eta kalte ekologiko zein ekonomikoak murriztea eskatzeko
2009/128/CE direktiban, plagizida jasangarrien erabileraren inguruan 9.artikuan aireko pulberizazio orokorren debekua bermatu behar dela dio

Foray 48B Plagizida, Bacillus turigiensis bakteriaz eratua dago. Nekazaritza ekologikoan erabiltzen den bakteria izan arren, tratamendu oso lokalizatuetan eta fruta arboletan erabiltzen da. Baina fumigazio aereoa era masiboan aplikatzea da arriskutsuena. Diskriminazio gabe barneratzen bait da basabizitzaren habitatean: manantialak, errekak, flora eta fauna espezie basati ugariri eragingo dio, eta baita bertako biztanleei ere fumigatua izan den eremuan.
Kanadan (http://www.sensociety.org/?q=nospray1) ekologisten, udalerrien, erlezainen eta nekazarien kexa handien ondoren, gobernuak gelditu egin ditu airetiko Foray 48B pestizida fumigatzeak, preseski gaur egun Foru aldundiak Gipuzkoan erabili nahi dituenak.
Erresuma Batuan, airetiko fumigazioen inguruan indarrean dagoen araudian propio ageri da agintariei (osasun arlokoak barne), interes taldeeri eta pulberizaziotik 25mtarako biztanleeri fumigatu aurretik galdeketa egitea eta abisu seinaleak erabiltzea.
Beste alde batetik, Gipuzkoako ingurumen eta kontserbazionismo inguruko 16 taldek osatutako plataforma eta egungo arduradun foralen arteko zenbait bileretan aurkeztu ditugun txostenetan eskatzen dugu baso naturalak (hariztiak, artadiak, pagadiak, ...) berreskuratzeko eta behingoz baso-politika intentsiboa eta horrek dakartzan eremu naturaletako agrokimikoen erabilera masiboa alde batera uzteko. Gure ordezkariek berriki adierazi digutenez, guk eskatzen dugunarekin ados daude, baina badirudi lobby forestalen presioa interes publikoa eta bioaniztasunaren, ingurumenaren eta osasun publikoaren (intoxikazioak, gaixotasunak endokrinoak, asma, buruko minak, etab.) gainetik daudela gaurko kasuak erakutsi digunez, beraz, FUMIGAZIOAK ETEN eta baso politikan egin nahi diren aldaketak bizkortzeko eskatzen dugu.

Harrigarria da sektore pribatu eta desprestigiatu batek (jabe forestalen elkarteak) Gipuzkoako basoak hondamendira eraman dituen (basogintza intentsiboa, gure mendiak artifizialdu izana, diru-laguntza publikoen menpekotasuna handia, habitat naturalen eta espezien desagertzea, monokultibo landaketak, paisaiaren deuseztatzea, etab.) irizpideek sortutako arazo (Izurrite) bat konpontzeko errekurtso publiko ekonomiko handiak bereganatzea. Are gehiago ingurumenari kalteak eta osasun arazoak gizarteratzen dira, mozkinak esku pribatuetan geratzen diren bitartean.
Horregatik, Okil beltzak taldeak, Gipuzkoako beste taldeekin batera zera eskatzen du:
1) Bilduri, hartutako konpromezuak beteaz, baso naturalen errekuperazio masiboari ekiteko
2) Gipuzkoako Foru Aldundiari, aldatu dezala mendietako eta natura inguruneko zuzendari nagusia (Julian Unanue), interes pribatua eta politika ultraintentsiboak bultzatzen ari delako aurreko legealdietan bezela, horrek dakartzan eragin kaltegarriekin.
3) GFAko Basogintza eta Ingurumen zuzendaritzari, babestutako eremuak, habitat natural eta mehatxatutako espezieen kontserbazioan hasteko, eta iraganeko politika neoliberal eta fondo publikoen desbideraketa lobby pribatuen eskuetara joaten ez dezala utzi
4) Landa Garapenerako Departamentuari, fumigazioetara bideratutako dirua ingurumen alorreko beste gai batzuetara bideratzea, adibidez, liztor asiarraren arazoari irtenbideak bilatzeko.