HAPOa orain onartzea termino elektoraletan baino ez dugu ulertzen, edo kasualitatea da hauteskundeak pasa berritan onartzea? Horrek arrazoia emango liguke, beldur baitira herritarren gehiengoa (beraien botu emaileak barne) HAPO honen kontra egon daitekela momentu honetan.
Halere,
udal honen ohiko jarduera da krisira eraman gaituzteneri mesede
egitea, eta horrela jarraitzen du eskuineko politikak aurrera
eramanaz, etxeak kantitatean egiteko proiektuak arkitektu bulego
handien eskuetan uzten, proiektu txiki eta jasangarriak egin
beharrean.
Lerun
txiki bota zuten, ezer ere ez egiteko, eta bitartean etxe berriak
proiektatu dituzte. Ikusi ahal izan dugu Morterika ingurua dela
zemento gabe dagoen elgoibarko Deba ibaiaren zati bakarra, animalia
basatientzat ura edateko leku bakarra. Poligonoa egitea 1992 urtean
onartu zenez, ez dute egungo legea bete eta ingurugiro txostenik
behar zementua botatzeko, horregatik ari dira orain onartzen poligono
berriak, daudenak husten egon arren.
Agian
guri tokatzen zaigu espekulazioaren eta balio erantsiaren arteko
ezberdintasuna azaltzea. Gu ez gara ekonomilariak, beraz, ideia
esplikatzeaz gain, definizioen lotura uzten dizuegu zuek garatzeko
zuen kabuz.
Balio
erantsia, zerbaiti aldaketa bat egin ondoren honen balioa hazten
denean deitzen diogu, produktua hobetzea erosleak baloratzen duen
terminotan. Helburua hobekuntza bat ematea da. Definizio zehatza
hemen: http://eu.wikipedia.org/wiki/Balio_erantsi
Espekulazioa
aldiz, merkatuaren eskari/eskaintzak jartzen duen prezioan du
zerikusia, balio arrazionaletan baino gehiago. Helburua ekonomikoa
da. Hemen ere definizioa: http://eu.wikipedia.org/wiki/Espekulazio_%28ekonomia%29 eta
kasu honetan espekulazioa bultzatzen ari dira Udaletik.
Ikus
ditzagun adibide batzuk:
- Elgoibarren HAPOak aurrikusten dituen 1000 etxebizitza berri egitea ESPEKULAZIO hutsaren planteamendua dela deritzogu. Iraganean krisiaren behea jotzera eraman gaituzten errezetak, ezjakinenak ere kritikatzen dituen errezetak erabiltzen jarraitzen ditu udal honek.
- Beste kontu bat izango litzateke jada eginak dauden etxebizitzeri BALIO ERANTSIA ematea, adibidez helbarritasun bat dutenentzat edo nagusientzat egokitzea, kotxesillak eta bizikletak uzteko lekuak egokitzea portaletan, ekologikoki efizienteak egin berotzen eta hozten ahalik eta energia gutxien xahutzeko, balio erantsi honekin ongizate orokor bat lortuko litzateke, eta ez gutxi batzuren (energia ekoizle eta banatzaile handien, promotoreen, lurjabe eta bankuen) interes ekonomiko soilak asetzea.
- Beste adibide garbi bat kiroldegia izango litzake: Mintxetara eramatea eta egun dagoen lekuan etxeak egitea ESPEKULAZIOA dela deritzogu. Aldiz, dagoen lekuan kiroldegiaren hazkundea era jasangarri batean egitea, balio erantsia litzateke: herritik kiroldegiko instalakuntzak erabiltzeko gertutasun bat legokeelako hartara, gizarte estresatu honetan ez daukagun denbora hobeto probestuko genukelako. Zer esanik ez kirola egiteko ibilgailuak ez hartzeko gonbita dela egungo kiroldegia, gertu dagoelako, eta aparkatzeko lekurik ez dagoelako oinez edo bizikletaz joatea da logikoena, herriko edozein puntutatik 5 minutu baino gutxiagoan zaude bertan. Hori da mugikortasun jasangarria bultzatzea gure ustez.
Egungo
krisia ez da soilik finantzieroa, gainera datorzkigu krisi
energetikoa eta ingurugiro krisia, horiek izango dira krisi
finantzierotik ateratzea luzatuko dutenak.
Mundu
finito batean hazkunde infinitoa ezin da egon. Alderdikeriak eta
berekoikeriak albo batetara utzi, eta Elgoibartarron etorkizunean
pentsatzeko garaia iritsi da!
Orain
lehen baino ozenago, eta jasaten ari garen krisi honen jatorriari
erreparatuz, historiak ematen digun esperientziatik diogu HAPO hau ez
dela herritarrontzat diseinatua, Udal buruen laguntxoentzat baizik.
Gaiari
lotuta datorrela iruditu zaigunez, Midas erregearen istorioa
kontatzen bukatuko dugu gaurkoa: Midas erregea, oso errege aberatsa
zen, baina beti gehiago nahi, eta herritarrak zergaz itota zeuzkan.
Urreak liluratzen zuen erregea zen, dena nahi zuen urrezkoa, urrearen
dizdirak zeharo katiatuta zeukan. Hona hemen istoria:
Egun
batean Hermes agertu zitzaion, eta berak desio zuena emango ziola
esan zion.
Midas
erregeak, ukitzen zuen guztia urre bihurtu nahi zuela esan zion
Hermesi. Horrela bada, Hermesek, hirigintzako zinegotzi kargua eman
zion lurzoruaren legearen garai ilunenean. Plano bat hartu eta bere
erret atzaparra erortzen zen lekua urrezko bihurtzen zuen. Herriari
itsatsitako lurrak lehenik, erreka ondoko baratzak ondoren, parke eta
lorategiak, hurrunago zeuden zelai eta larreak... poliki poliki dena
joan zen urre bihurtzen.
Pozez
txoratzen zegoen gure erregea bere dohai berriekin. Inguruko urre
merkatari handienak gerturatzen zitzaizkion mesedetxoak eskatuaz.
Munduko zoriontsuena zela pentsatzen zuen. Hain zen zoriontsu, ia ia
lorik ere ez zuela egiten urrezko zelaiak kontatzen.
Baina
halako batean urrearen izurritea etorri zen. Urrea zen guztiari
erdoila sartu zitzaion. Inork ez zuen urrerik nahi. Izurrite honi
"Krisia" izena jarri zioten. Biztanle gehienak ezer gabe
geratu ziren, ordura arte urrerik ez zeukana ez zelako tituludun
Midasen gortean. Midas bizi zedin zergak igo eta igo, are okerrago
bizi ziren ordutik. Kanpoko inork ez zuen herrialdera joan nahi
krisia zela eta, eta berak kanpoan erosteko ahalmenik ez zeukan, jada
ezertarako balio ez zuten lurrak zeuzkalako.
Orduan
lehenago nola bizi ziren gogoratu, eta arto eta gari haziak lurrera
botatzen hasi zen, baina urrearen gainean ezin zen ezer ere ernetu.
Hermesena
bueltatu zen negar zotinka, eta dohaia atzera botatzeko erregutu
zion, baina jada beranduegi zen, Hermes bera ere urre bihurtu
zuelako. Halaxe pasa zituen Midas erregeak azken egunak, urrez
inguraturik gosez hil zen arte, izan ere, laguntxook, urrea ezin da
jan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario