Okil
Beltzak taldeak, Gipuzkoako beste taldeekin batera, "FORAY 48B"
plagizida mendi, laborantza eta manatialetara masiboki EZ fumigatzeko
eskatu nahi du eta Gipuzkoako Foru Aldundia eta herritarrak fumigazioaren arriskuaz
ohartarazi.
OKIL BELTZAk taldeak
alarma gorria piztu du: Iraileko hirugarren astetik aurrera Diputazioak masiboki
Foray 48B plagizida airetik bota nahi duelako Deba bailaran ere,
tartean gaur Elgoibarren ibili da hegazkina. Gipuzkoako milaka eta milaka hektarea hartzen
dituen baso intentsibo (pinadi,...) eta monokultibo honek dakartzan
hainbat gaixotasunen inguruan arreta izatea nahi dugu, aurreko
hamarkadetan aurrera eramandako baso-politika intentsiboak eta
monokultibo komertzialek sortutako arazoak, egun etorkizunik ez
duelako, eta
arazo ekologiko eta gastu ekonomiko neurri gabeak besterik ez
dituelako sortzen.
Esanda bezela, Pinuaren
baso-politika iraganeko produktua da, mendien ikuspegi neoliberal
batean errotua, eta mendietako baliabide naturalak muturreraino
ustiatzea bilatu du ondorengoetan erreparatu gabe. Hala eta guztiz
ere, ingurumen eta osasun publiko egokia bermatzeko, Diputazioak
uztiapen intentsiboen praktika hausnartu
beharko lukela deritzogu, sektore pribatuen onura interes
partikularren (Jabe Forestalen Elkartearen) mesederako diru publikoz
finantziatzen ari direlako (Azken fumigazio honen kostua 83.000euro).
Egin nahi dena bezelako
intoxikazio masibo hauek (7.000 hektarea), basoak, belardiak,
laboreak, babestutako guneak eta Natura 2000 sarea-guneak,
ibai-kanalak, iturburuak, baserri eta ekosistemak erasotuko ditu, eta
dena basoen kudeaketa pribatua bultzatzeko politika intentsiboak
onuratzeko izan dela behin eta berriz salatu dugu, ekologista,
naturzale, nekazari eta osasun inguruko elkarteok, bai Euskal Herrian eta baita
mundu zabalean ere.
Era berean, ziurtagiri
ekologikoko agroganadutegi haztegiak, ur kanalak eta ur iturburuak,
hainbat flora eta fauna espezie basati (intsektuak eta ornogabeak,
anfibioak, hegaztiak, saguzarrak, eta abar), eta interes mikologikoko
beste hainbat espezie oso sensibleak dira mota honetako kontaminazio
kimiko-biologiko indiskriminatuari.
Bertako
erlearen egoera ere delikatua da, beharrezkoa
bait da loretako polinizazioa lortzeko, eta liztor asiarraren
inbasioaren ondorio larrieri milaka hektarearen fumigazio
indiskriminatua gehitzen badiogu, erleari azkena emateko bultzadatxoa
ematen ari gara.
Bereiziki erlezaineri,
elikadura subirautzan lan egiten duten nekazarieri, Mendi elkarteeri
eta fumigazioak eragingo dien 60 herrietako udal agintari eta
herritarrei dei egiten diegu Diputazioaren
baso-politika intentsiboaren ekintza berri honi aurre egiteko, baso
politika berraztertu eta kalte ekologiko zein ekonomikoak murriztea
eskatzeko
2009/128/CE direktiban, plagizida
jasangarrien erabileraren inguruan 9.artikuan aireko pulberizazio
orokorren debekua bermatu behar dela dio
Foray 48B Plagizida,
Bacillus turigiensis bakteriaz eratua dago. Nekazaritza ekologikoan
erabiltzen den bakteria izan arren, tratamendu oso lokalizatuetan eta
fruta arboletan erabiltzen da. Baina
fumigazio aereoa era masiboan aplikatzea da arriskutsuena.
Diskriminazio gabe barneratzen bait da basabizitzaren habitatean:
manantialak, errekak, flora eta fauna espezie basati ugariri eragingo
dio, eta baita bertako biztanleei ere fumigatua izan den eremuan.
Kanadan
(http://www.sensociety.org/?q=nospray1) ekologisten, udalerrien,
erlezainen eta nekazarien kexa handien ondoren, gobernuak gelditu
egin ditu airetiko Foray 48B pestizida fumigatzeak, preseski gaur
egun Foru aldundiak Gipuzkoan erabili nahi dituenak.
Erresuma Batuan, airetiko
fumigazioen inguruan indarrean dagoen araudian propio ageri da
agintariei (osasun arlokoak barne), interes taldeeri eta
pulberizaziotik 25mtarako biztanleeri fumigatu aurretik galdeketa
egitea eta abisu seinaleak erabiltzea.
Beste alde batetik,
Gipuzkoako ingurumen eta kontserbazionismo inguruko 16 taldek
osatutako plataforma eta egungo arduradun foralen arteko zenbait
bileretan aurkeztu ditugun txostenetan eskatzen dugu baso naturalak
(hariztiak, artadiak, pagadiak, ...) berreskuratzeko eta behingoz
baso-politika intentsiboa eta horrek dakartzan eremu naturaletako
agrokimikoen erabilera masiboa alde batera uzteko. Gure ordezkariek berriki adierazi digutenez, guk eskatzen dugunarekin ados daude, baina badirudi
lobby forestalen presioa interes publikoa eta bioaniztasunaren,
ingurumenaren eta osasun publikoaren (intoxikazioak, gaixotasunak
endokrinoak, asma, buruko minak, etab.) gainetik daudela gaurko kasuak erakutsi digunez, beraz, FUMIGAZIOAK ETEN eta baso politikan egin nahi diren aldaketak bizkortzeko eskatzen dugu.
Harrigarria da sektore pribatu eta desprestigiatu batek (jabe forestalen elkarteak) Gipuzkoako basoak hondamendira eraman dituen (basogintza intentsiboa, gure mendiak artifizialdu izana, diru-laguntza publikoen menpekotasuna handia, habitat naturalen eta espezien desagertzea, monokultibo landaketak, paisaiaren deuseztatzea, etab.) irizpideek sortutako arazo (Izurrite) bat konpontzeko errekurtso publiko ekonomiko handiak bereganatzea. Are gehiago ingurumenari kalteak eta osasun arazoak gizarteratzen dira, mozkinak esku pribatuetan geratzen diren bitartean.
Horregatik, Okil beltzak
taldeak, Gipuzkoako beste taldeekin batera zera eskatzen du:
1) Bilduri, hartutako konpromezuak beteaz, baso naturalen errekuperazio masiboari
ekiteko
2) Gipuzkoako Foru
Aldundiari, aldatu dezala mendietako eta natura inguruneko zuzendari
nagusia (Julian Unanue), interes pribatua eta politika
ultraintentsiboak bultzatzen ari delako aurreko legealdietan bezela,
horrek dakartzan eragin kaltegarriekin.
3) GFAko Basogintza eta
Ingurumen zuzendaritzari, babestutako eremuak, habitat natural eta
mehatxatutako espezieen kontserbazioan hasteko, eta iraganeko
politika neoliberal eta fondo publikoen desbideraketa lobby pribatuen
eskuetara joaten ez dezala utzi
4) Landa Garapenerako
Departamentuari, fumigazioetara bideratutako dirua ingurumen alorreko
beste gai batzuetara bideratzea, adibidez, liztor asiarraren arazoari irtenbideak bilatzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario