Badia bi aste inguru Usurbilen antolautako Euskal Herriko I. Auzolan topaketan parte hartu gendula.
Ekimen honek Euskal Herriko udalerrixetan Auzolan taldiak eta proiektuak abian jartzia dinamizatzen daban Koordinazio eta Lankidetza Foro bat sortzia nahi du, herri garapenaren bidez pertsonen oinarrizko bIharrak asetzeko helburuakin. Proiektu horren justifikaziua egungo krisi globala da, eta batzuek esaten deben bezela, “Kapitalismo Globalaren Porrota”. Krisi horretan, Petrolioaren Gailur-jotzia oso gertu daukagun mehatxu bat da adibidez, gizateria osuantzat oro har, eta Euskal Herrixan bizi geran pertsonentzat bereziki.
Hori dala ta, zenbait proiektu sustatu dira ekimenetik, bestiak beste: ekoizpen eta kontsumo ekologikoko kooperatibak, trukea, tokiko txanponak, buruaskitasun energetikoa lortu nahi duten energia-kooperatibak, etxebizitza, hondakinak, hezkuntza, osasuna eta kultura-proiektuak. Lehen eguna izanda ezinezkua izan da proiekturik abian jartzia baina elkargune oso aberats bat sortu da. Herri desberdinetatik juandako lagunak elkartu garanez oso errealidade desberdinak topau ditxugu. Badia proiektu asko heuren herrixetan martxan dituztenak, baitxa momentuz martxan jarri ez arren gai hauen inguruko jakintza haundia dutenak, diagnostiko argiago bat egin dezaketenak... eta beste asko gu bezala, idea, esperientzia eta bide lagunak ezagutzera gerturatu garanak.
Sustatzea nahi izan diren gaixak oso interesgarrixak diala uste dogu eta gaurko idatzi hau kasu, hoietaz jardungo dogu lantzian behin.
Holako ekimenetan gertatu ehi dan bezela ez dau danon goguan inpresio bera laga. Baina espero dogu martxan jarri berri dian talde hauek herrixetako arazuei irtenbidia emateko alternatiba sendo bilakatzia. Ez da kasualitatia izan partehartzailien artian alkate eta zinegotzixak aurkitu izana. Gero eta argixao dago auzolanian eta elkarlanian oinarritutako gizarte bat biharko dogula gure etorkizuneko oztopuak gainditzeko, hau da, elkarbizitza soziala eta ingurune naturala errespetauko daban gizarte bat berreskuratzeko.
Honen arira gure blog-ian argitaratu genduan idatzi bat berreskuratu dogu gaur. Usurbilgo auzolan topaketan puntuetariko bat izan dana: Kataluinian azken urtietan ematen ari da mugimendu zabalaren azaleratzia. On ein deizuela!
•Homenaje a Catalunya II
Seguruenik zuetarikoren bati ezaguna egingo jakonburu hau, George Owell-ek gerra zibilian izan zaban esperientzia pertsonalaren inguruan idatziriko liburu famatu baten izenburua da eta. Baina gaurko hau, ez da gerra zibilaren inguruko gogoeta bat, nahiz izen bera duen, beraz, zer da hau? Hitz gutxitan esanda: dokumental bat, ikerketa bat, ekonomia iraunkor, deszentralizatu eta solidariuan eraikitzia azaltzen dabana. Lan banaketa hierarkiko eta indibidualistak gainditzen ditxuan sariak sortuz.
“Homenaje a Catalunya II” dokumentala ikerketa akademiko baten parte da. Kultura ekonomiko berrixak aztertzen ari da Kataluiniako unibertsitate irekiko ikerketa institutua (IN3), ekonomia ulertzeko eta bizitzeko modu berrixak ikertuz.
Dokumental hau lan talde profesional batek sortu du, 2010eko urtarrila eta uztailaren artian. Kataluniako hamalau toki desberdinetan grabatutako hirurogei elkarrizketek osatzen debe, berrogei ordutik gorako grabaketak jaso ondoren.
Proiektu hau, eztabaidak sortzeko eta gure etxian eta mundu osuan ikustezina dan fenomeno bat ikustarazteko sortua izan da. Ikuspuntu honetatik sortutako erreakziuek, erantzunek eta eztabaidek ikertzen jarraitzera bultzatzen gaitxuzte.
Beraz, “Homenaje a Catalunya II " EZ DA BUKATUTAKO LAN ITXI BAT, ikertzeko herramintxa bat da, jarraikortasuna izateko sortua dana.
No hay comentarios:
Publicar un comentario