2011-06-16

“Homenaje a Catalunya II”

     Seguruenik zuetarikoren bati ezaguna egingo zaio izenburu hau, George Owell-ek gerra zibilean izan zuen esperientzia pertsonalaren inguruan idatziriko liburu famatu baten izenburua da eta. Baina gaurko hau ez da gerra zibilaren inguruko gogoeta bat, naiz izen bera duen, beraz, zer da hau? Hitz gutxitan esanda: dokumental bat, ikerketa bat, ekonomia iraunkor, deszentralizatu eta solidarioaren eraikitzea azaltzen duena. Lan banaketa hierarkiko eta indibidualistak gainditzen dituen sareak sortuz.

     “Homenaje a Catalunya II” dokumentala ikerketa akademiko baten parte da. Kultura ekonomiko berriak aztertzen ari da Kataluiniako unibertsitate irekiko ikerketa institutua(IN3), ekonomia ulertzeko eta bizitzeko modu berriak ikertuz.

      Dokumental hau lan talde profesional batek sortu du, 2010eko urtarrila eta uztailaren artean. Catalunyako hamalau toki desberdinetan grabatutako hirurogei elkarrizketek osatzen dute, berrogei ordutik gorako grabaketak jaso ondoren.

      Proiektu hau, eztabaidak sortzeko eta gure etxean eta mundu osoan ikustezina den fenomeno bat ikustarazteko sortua izan da. Ikuspuntu honetatik sortutako erreakzioek, erantzunek eta eztabaidek ikertzen jarraitzera bultzatzen gaituzte.

       Beraz, “Homenaje a Catalunya II" EZ DA BUKATUTAKO LAN ITXI BAT, ikertzeko herraminta bat da, jarraikortasuna izateko sortua dena.

DOKUMENTALA kusi nahi baduzue klikatu beheko pantailan



    Ea zer iruditzen zaizuen. Zuen ideiak eta sentzazioak entzuteko desiatzen gaude beti. Animatu eta idatzi nahi duzuenean gure helbidera: okilbeltzak@gmail.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario