Nondik iritsi gara hona?
Ongarri zine klubari esker, Promise
Land pelikula ikusi ahal izan genuen, eta haritik pixka bat gehiago
tiratuz, azaroaren 7an Frackingaren inguruko hitzaldia egon zen
Elgoibarren.
BARRENen bidez birritan eta hitzaldian
ondoren, Elgoibarrerako Fracking eskaera egina dagoela jakin genuen
(Gipuzkoan dauden bi proiektuetako batean, Sustraia proiektuaren
barruan)
Horregatik, eta EHBildu talde politikoari
esker, herri eskaria udal eskari izatera pasa zen.
Aurrekariak makina bat, urrutira gabe,
Eibar Fracking gabeko herri izendatu zuten Sozialisten aldeko
botuekin duela hilabete baino gutxiago. EAEn zehar alderdi hauek ere
antzerako mozioak onartu dituzte
Eta Elgoibarren?
EHBilduk Elgoibar Frackingik gabeko herri
izendatzeko mozioa aurkeztu zuen ostegunean, abenduaren 19ko plenoan,
baina esanda bezela, PNVren kontramozioa eta PSOEren babesarekin,
Elgoibar Frackingaren kontra ez egotetik, EkoFRACKING aren alde
dagoela argi geratu da.
Eta zer da EkoFRACKINGa?
Asmatutako hitz bat da, baina PNV eta
PSOE jokatzen ari diren terrenoaren adierazgarri da. Ez diote muzin
egin nahi FRACKINGari, baina hain apostu arriskutsua dela oharturik,
herritarrak masiboki kontran agertu direnez, ez dute hauteskundeetan
herritarren babesa galdu nahi. Bai baina ez horretan
dabiltza: Itxurakerian.
Frackinga frackinga da, sustantzia
kimiko oso kutsagarriak erabiltzen dira beti eta oso arriskutsua da. Ez da EkoFrackingik
existitzen, ez engainatu biztanleria!
Garak gazteleraz publikatu zuenaren arabera laister hasi liteke EHn Frackinga
http://www.naiz.info/eu/hemeroteca/gara/editions/gara_2014-01-07-06-00/hemeroteca_articles/concluidas-las-pruebas-sismicas-se-acerca-la-hora-de-explorar-haciendo-pozos-para-el-fracking
http://www.naiz.info/eu/hemeroteca/gara/editions/gara_2014-01-07-06-00/hemeroteca_articles/concluidas-las-pruebas-sismicas-se-acerca-la-hora-de-explorar-haciendo-pozos-para-el-fracking
No hay comentarios:
Publicar un comentario