Espainiako Sexta telebista kanaleko Salvados (Jordi Evole edo folloneroren) programak hasi zuen bidea Oligopoly dokumentalarekin. Energien oligopolioaz berba egiten zuen. Programa honen ondorioz, aurkezleak arazoak eduki zituela zabaldu zen.
Herritar talde batek dokumentalaren bigarren zatia ere egin zuen, gure blogean honen berri ere eman genuelarik: Oligopoly 2
Eredu Energetiko Berrirako Plataformak hirugarren dokumental bat egin eta Maiatzean herri ezberdinetan aurkeztu: Oligopoly Off
Gaurkoan honen berri eman nahi dizuegu:
Fitxa teknikoa
Herritar talde batek dokumentalaren bigarren zatia ere egin zuen, gure blogean honen berri ere eman genuelarik: Oligopoly 2
Eredu Energetiko Berrirako Plataformak hirugarren dokumental bat egin eta Maiatzean herri ezberdinetan aurkeztu: Oligopoly Off
Gaurkoan honen berri eman nahi dizuegu:
Fitxa teknikoa
Izenburua:
#OligopolyOFF: Hasia da herritarron energia-iraultza.
Zuzendari
eta gidoilaria: Alba del Campo.
Ekoizlea:
Plataforma por un Nuevo Modelo Energético.
Iraupena:
90' (gutxi gorabehera)
Laburpena:
Energia-pobreziaren
areagotzeak, elektrizitate eta gas fakturen igoerak eta energia berriztagarriek
jasandako laguntza murrizketak arduratuta, Plataforma por un Nuevo Modelo
Energético-k Espainian bizi dugun energia egoera plazaratzen du dokumentalean,
baita politika energetikoak oligopolio energetiko fosilaren interesen menpe
daudela ere.
Enpresa horiek gobernu nazional zein lokalak beraien
irabaziak bermatzera bultzatzen dituzte, ondorioz herritarroi energia ekoiztu
eta erabiltzeko eskubidea ukatuz eta aldaketa klimatikoa saihesteko behar
beharrezkoak ditugun politika energetikoei bidea oztopatuz. Dokumentalaren
izenburuak argi eta garbi adierazten du plataformaren xedea: oligopolioaren bukaera.
Azken 30 urtetan aldaketa klimatikoari aurre egiteko
hartutako konpromiso ahulek nabarmen uzten dute erronka ez dela ez teknikoa ez
teknologikoa, enpresa batzuek duten boterea baino, Kiko Veneno abeslariak
dokumentalean dioen moduan, ‘Lur Planetaren jabe izateari uztea baino planeta
txikitzea nahiago duten enpresen’ boterea alegia.
#OligopolyOFF
hiru ataletan banatzen da:
lehendabizikoa energia-pobrezian zentratzen da; bigarrena, politika
energetikoek estatuan sortarazten dituzten gatazka ezberdinetan; eta azkena,
energia berriztagarrietan eta energiaren burujabetzan oinarritutako ereduranzko
trantsizioren alde lan egiten duten herritar ekimenetan.
Kanarietako prospekzioak, fracking-a, Cuencan Villar
de Cañas-en hilerri nuklearra eraikitzea, energia berriztagarrien laguntzen
murrizketa, Castelloko Castor proiektua edo PP eta PSOE-k sektore elektrikoko
enpresei egindako 3.400 milioiko opariak politika energetikoei buruzko eztabaida mahai
gainean jarri dute. Hidrokarburoen enpresentzat ‘negozio aukera’ da, enpresa
elektrikoentzat ‘zilegi dituzten irabaziak’ defendatzea, herritarrontzat aldiz
ur-edangarria, lur eta airearen kalitatea, energia izateko eskubidea, enplegua
eta negozioen bideragarritasuna arriskuan jartzea. Argiaren prezioak gora
egiten du guztiontzat, baina batzuentzat besteentzat baino gehiago.
#OligopolyOFF-en ikus daitekeenez, politika
energetiko suntzitzaileen aurkako borrokak lurraldearen defentsa Espainiako
herrien duintasunaren aldeko borroka bilakatu du. Alternatiba argi dago,
petroleoari EZ ohikuatzen zaion tokietan, herritarren apustua BERRIZTAGARRIAK
BAI da.
Borroka guztiak uztartu egiten dira #OligopolyOFF-en
eta bat egiten dute desiragarriagoa, posiblea eta kontsumitzaileentzako ekonomikoagoa
den irtenbide baten alde. Bai, ekonomikoagoa da, ozen eta behar beste aldiz
errepikatu beharko dugu argumentu hau, oligopolioko enpresek diru asko
inbertitzen baitute guztiok kontrakoa sinets dezagun.
‘Nola izango da ba merkeagoa dutxako ura 4.500
km-tatik ekarritako gasarekin berotzea eguzkiaz eta 5 m-tara dagoen plaka baten
bidez egitea baino?’ galdetzen die Manel Riverok DBH-ko ikasle batzuei zera
gehituz: ‘Enpresa gutxi batzuentzako irabazi multimilionarioak sortzen dituen
eredu bat saldu digute, baina badira beste eredu batzuk ere’.
Iturria: http://gureenergia.blogspot.com.es/2015/04/oligopolyoff-documental.html