Hurrengo herri hauetako batekoa ez bazara, baina hala eta guztiz lagundu nahi badiguzu, zabaldu ondorengo mezua lau haizetara.
Firma bilketa hau bakar bakarrik San Marko (Pasaia, Lezo, Oiartzun, Errenteria, Astigarraga, Donostia, Urnieta, Lasarte, Usurbil) eta Debabarrena (Mallabia, Ermua, Eibar, Soraluze, Elgoibar, Mendaro, Deba, Mutriku) mankomunitateetako herritarrei zuzendua dago.
Aste honetan hainbat albiste irakurri eta entzun ahal izan ditugu
Zubietako erraustegiaren etena dela eta. Dirudienez, San Marko eta
Debabarrenako mankomunitateek auzitara eramango dute Zubietako
erraustegiaren kontratuen etetea, 13 milioi euroko kalteordaina
berreskuratzeko asmoz. Gipuzkoarron "interes orokorren aurka" omen doa
erraustegia bertan behera uzteko ordaindu behar izan duguna. Agian bai.
Erraustegia bera, baina, gipuzkoarron interes orokorretako bat al da?
Lehentasuna al da?Firma bilketa hau bakar bakarrik San Marko (Pasaia, Lezo, Oiartzun, Errenteria, Astigarraga, Donostia, Urnieta, Lasarte, Usurbil) eta Debabarrena (Mallabia, Ermua, Eibar, Soraluze, Elgoibar, Mendaro, Deba, Mutriku) mankomunitateetako herritarrei zuzendua dago.
Denis Itxasok (San Marko) eta Arcadio Benitezek (Debabarrena) dioten
bezala hondakinen arazoa larria dela uste dugu, baina ez gatoz bat hauek
kudeatzeko proposatzen dutenarekin, EZ DUGU ERRAUSTEGIRIK NAHI.
Hondakinen kudeaketa sistema aldatu eta hierarkia baten aldekoak gara: 1. murriztu, 2. berrerabili eta 3. birziklatu, balorizazio guztien gainetik. Gipuzkoan hainbat herri dira zero zabor bidean, bilketa sistema aldatu eta hondakinak lehen gai bezala ikusten hasi direnak. Materia organikoa auzoan bertan konpostatzen dutenak eta honekin emaitza onak jaso dituztenak. Emaitza honenak horrela lortu direlako, SAILKAPENEAN OINARRITUTAKO SISTEMAREN ALDEKOAK GARA.
Erraustegia hondakinen murrizketaren eta birziklapenaren aurka
doalako esaten diogu EZ! Bere ahalmenaren gainetik aritzeko eta
errentagarritasuna izateko zabor kantitate altuak eskatzen baititu. Eta
sortuko dituen errautsekin ez dakigulako zer egin, edo zer egingo den,
beste hamaika arrazoiren artean. Hondakinen kudeaketa planek gehiago
birziklatu eta gutxiago erraustearen ildotik jarraitu behar dutela uste
dugu. Gai hauetan azkenaldian albiste izan den Danimarkaren akatsetatik
eta aldatzeko gaitasunetik ikas dezagun.
Hau guztia kontuan izanik
salaketa jarri dutenen mankomunitateko kide naizen herritar bezala,
salaketaren aurka nagoela adierazi nahi dut, ez dut-eta honen
helburuekin bat egiten.
Ados bazaude, hemen sinatu dezakezu: NIRE
IZENEAN EZ