Kanpaina
abiatu genuenean iragarri bezala, azken asteotan datuak biltzen ibili gara, eta
hona hemen lortu ditugun emaitzak.
EAEko hiru
lurralde historikoetan ematen hari diren prentsaurrekoetan balorazio orokor
txiki bat egingo da, hala nola foru aldundiak zuzentzeko hautagaiei buruzko
datuak. Lurralde historiko bakoitzean euren herrietako alkategaien datuak
eskeiniko dira.
Lehenbizi,
azpimarratu nahi dugu oro har, kanpaina arrakastatsua izan dela, eta EAEko
herrietako hautagai gehienengana heldu garela gure eskariarekin. Mobilizazio
handia lortu dugu, bai fracking ez mugimenduko jendearena bai eta era
partikularrean lagundu diguten herritarrena ere, frackingaren kontrako konpromezua
euren herrietan zabaltzen lagunduz. Horregatik, zoriondu nahi ditugu
frackingaren kontrako konpromisoa eskatuz, herriz herri ehunka hautagiengana
joan diren lagun guztiei. Frackinga hautagai gehienen agendan sartzea lortu
dugu, hauteskunde kanpainan eta hautesle askoren buruetan.
Azpimarratzekoa
da ere, alderdi politiko ezberdinen estrukturekin kontaktuan jartzeko izan
ditugun oztopoak. Alderdi batzuek, konpromisoa hautagaiengana heltzeko euren
aldetik jarri dute, beste alderdi batzuekin berriz oso zaila izan da edo
ezinezkoa. Laburpen gisa esan dezakegu, EH Bildu, Podemos eta Irabazik lana
erraztu digutela, eta konpromisoa estrukturalki hartu dutela eta beste
alderdiekin zailagoa izan dela.
Zenbait
alderdirekin izan ditugun zailtasunak direla eta, ahaleginak bikoiztu behar
izan ditugu hautagai bakoitzaren konpromisoa lortzeko, eta ibilbide honetan
kontraesan batzuk ikusi ditugu alderdien jarrera orokorra eta zenbait
hautagaien jarreraren artean. Eta hau da azpimarratu nahi dugun hirugarren
puntua izan ere alderdiek daukaten jarreratik haratago, erakunde ezberdinetatik
konpromiso pertsonalak hartu daitezke frackingaren kontra eta zulatzaileen lana
oztopatu.
Azkenik
eskerrak eman nahi dizkiegu konpromiso pertsonala hartu duten hautagai guztiei.
Espero dugu, hartutako konpromisoak praktikan jarri behar izatekotan,
sorpresarik ez egotea, beharrezkoa ikusten dugun bakoitzean hartutako konpromezua
betetzeko eskatuko baitugu.
Batzar
nagusietako datuak emango ditugu orain.
Arabako
emaitzak
Konpromisoa sinatu duten talde politikoak
batzar nagusietan
|
|
Ramiro Gonzalez
|
PNV
|
Kike Fernandez de Pinedo
|
EH Bildu
|
Cristina gonzalez
|
PSE
|
Jose Damian Garcia-Moreno
|
IRABAZI
|
Koldo Martin
|
Podemos
|
Ana Unibaso
|
IKUNE
|
Konpromisoa sinatu EZ duten talde
politikoak
|
|
Javier De Andres
|
PP
|
Nicolas Gutierrez
|
UPyd
|
Miguel Angel Carrera
|
Ciudadanos
|
Bizkaiako
emaitzak
Konpromisoa sinatu duten talde
politikoak batzar nagusietan
|
|
Josu Imanol Unanue
|
EH Bildu
|
Carlos Totorica
|
PSE
|
Asun Merino
|
Podemos
|
Aitor Urresti
|
Irabazi
|
Konpromisoa sinatu ez duten talde
politikoak batzar nagusietan
|
|
Unai Rementeria
|
PNV
|
Javier Ruiz
|
PP
|
Santiago Sainz
|
Ciudadanos
|
Roque Adrada
|
UPyD
|
Gipuzkoako
emaitzak
Konpromisoa sinatu duten talde
politikoak batzar nagusietan
|
|
Xabier Olano
|
EH Bildu
|
Juantxo Iturria
|
Podemos
|
Arantxa Gonzalez
|
Irabazi
|
Denis Itxaso
|
PSE
|
Konpromisoa sinatu ez duten talde
politikoak batzar nagusietan
|
|
Juan Carlos Cano
|
PP
|
Markel Olano
|
PNV
|
Manu Agirre
|
UPyD
|
Gu
Gipuzkoakoak izaki, lurrazalaren %40a frackingaren meatxupean daukagu. Hori
dela eta, lurraldeko hautagai politiko guztiekin harremanetan jartzen saiatu
gara, frackingaren inguruan duten iritzia jakin, frackingaren aurka konpromisoa
hartzeko eta sinatzeko prest egongo ziren edo ez jakiteko. Bestalde
harriagarria egin zaigu gai honen inguruko dagoen ezjakintasuna hautagai
batzuen partetik.
-EH Bilduk
talde gisa sinatu du, hautagai guztiak barnean geratu direlarik.
-Irabazik
talde gisa sinatu du, hautagai guztiak barnean geratu direlarik.
-Podemosek
talde gisa sinatu du, hautagai guztiak barnean geratu direlarik.
-PSEk talde
gisa sinatu du, baina hautagai bakoitzak independienteki aukeratu du sinatu ala
ez. Adibidez Donostiako hautagaiak ez du sinatu konpromisoa.
-UPyDk ez du
sinatu.
-PPk ez du
sinatu.
-EAJ-PNVk ez
du sinatu.
Ikusi dugun
moduan Gipuzkoan indarrak nahiko banaturik daude, baina gure ustetan honen
erantzule nagusia, dagoen ezjakintasuna da, bai politikoen aldetik eta baita
herritarren aldetik ere. Horregatik irmo esaten dugu lanean jarraituko dugula
gipuzkoar orok frackinga zer den jakin arte eta gaiarekiko kontzientzia kritiko
bat sortu arte.
Fracking ez
hemen eta ez beste inon!!
lotura duten albisteak:
Fracking ez webgunea
Berria
Tolosaldeko Ataria
lotura duten albisteak:
Fracking ez webgunea
Berria
Tolosaldeko Ataria