2013-12-10

Fracking-a Elgoibarren

2013/10/04ko papelezko Barren astekarian bi Elgoibartarren eskutik jakin genuen 2011 urtetik Elgoibarrerako Fracking ustiapen eskaera egina zagoela. Zozoak Beleari atalean Ander eta Inmak gai honi erreferentzia egin ziotenean





Ondoren, berriz ere papelezko Barrenek Mikel Oterori elkarrizketa aurreratu zuen (aurreko sarreran aipatzen genuen), eta Azaroaren 7an Kultur etxean Fracking Ez Arabako Mikel Otero bera Elgoibarren entzuteko aukera izan genuen. 
Mikel dagoeneko birritan egon da Gasteizko Ingurumen komisioan Fracking-ari buruz hitz egiten herritar taldeen ordezkari gisa, eta bertaratu ginenok berarekin luze eta zabal hitz egiteko aukera izan genuen.
Ordubeterako prestatuta zegoen hitzaldia, baina galderak erantzuten hiru ordutik gorakoa bilakatu zen, konturatu ere egin gabe. Oso interesgarria bezain kezkagarria izan zan.
Barreneko elkarrizketan ere aipatu zuanez, Gipuzkoaren %40a, tartean Elgoibar, Frackinga aztertzeko eskatutako baimenen barruan dago. Sustraia proiektua da Elgoibar tartean hartuko luken arbel gasa aztertzeko eremuari jarri dioten izena.

Fracking-a edo Haustura Hidraulikoa, Estatu Batuetan garatu den teknika bat da gasa metodo ez konbentzionalekin ateratzeko, izan ere, ez da gasa “putzu” edo erreserba batetatik ekartzea, baizik eta arbelean nahastua dagoen gasa lurpean presio altuan eta gai kimikoekin askatu eta ekartzean datza. Zundaketa bakoitzak oso emaitza txikia ematen du, beraz, zulo asko egin behar dira, inguru guztia desitxuratuz, eta lurrazpi zabal bat sustantzia kimikoz josiaz.
Baina estrakzioan ez ezik, esplorazioan ere teknika bera erabiltzen da, eta momentuz esploraziorako baimena eskatuta dago Elgoibar hartzen duen eremuan. Noski, esplorazio bat egitera datorrenak, ondoren esplotazioa egiteko helburua dauka, bestela ez dago ulertzerik esplorazioa.
Ikusten dugu gure inguruko leku asko Frackingaren kontrako eremu edo frackingik gabeko eremu izendatzen ari direla. Adibidez, Iparraldea salbu dago, Frantzian debekatu dutelako teknika hau. Nafarroak ere Foru Aldundian gehiengoz erabaki du Frackingetik babestea. EAEko parlamentuan entzungor egiten duten bitartean, Arabako herri asko ere horrelaxe izendatzen ari dira euren burua hemen ageri denez.




Bizkaiako herri batzuk ere Haustura Hidraulikoaren kontra batzen ari dira, kasu batzutan susto bat hartu ostean.
EHren periferian, Frantziako herrialde guztietan dago debekatua, eta baita Errioxan edo kantabrian ere. Espainian ere probintzia asko batzen ari dira honen kontra
Mapa honetan kontra dauden herriak ageri dira. Eskuineko “+” seinuan sakatuz gero, “Permisos” aukeratuta eskatuta dauden proiektuak ere ikusi daitezke

Hau dela eta, Elgoibar mehatxu honetatik babestu nahi dugu eta Elgoibar ere Fracking-aren kontrako eremua izendatzea eskatzeko saiakera egingo dugu.

Bitartean, Mikel Otero entzuteko aukera eduki ez zenutenok, Eibarko EHUko kanpusean (Unibersidade laboralean) edukiko duzue horretarako aukera berri bat Asteartea hilak 26 16:45etan.
Energia jardunaldi interesgarri batzuk antolatu dituzte, gai askotan erreferenteak diren hizlariekin 



Frackingaren inguruko bi dokumentalekin uzten zaituztegu bitartean.
Fracking Hell 18 minututako dokumentala ingelesez (gazteleraz azpi titulatuta)
Fracking Hell 1go zatia 8 min.  
Fracking Hell 2.zatia 9min
  

Edo luzeagoa den GASLAND dokumental oso ona 2 minututako trailerra ingelesez  
eta dokumentala gazteleraz azpititulaturik
 

2013-11-05

Energiaren arazoa etorkizunean

Elgoibarren.net eko txokoan berri eman dugun bezela, 2013ko Irailaren 28an Energia Burujabetza Jardunaldiak antolatu genituan Elgoibarko musika eskolako auditorioan.
Lehenik eta behin Musika eskolari eskerrak eman nahi diogu auditorioaren erabilera uztearren. Leku oso egokia egin zitzaigun prestatuta geneukan maratoirako.
Goiko irudian ikusi dezakezute prestatuta geneukan egitaraua. Hurrengo sarreretan puntuz puntu joango gara bakoitzaren laburpentxo bat egiten.

Gai ordenean lehenengo bi puntuak trukatu egin zirenez, hitzaldien ordenarekin jarraitzeko, etorkizunean izango dugun energiaren arazoarekin hasiko gara:

1 Energiaren arazoa etorkizunean
Administrazio publikuan nahiz enpresetan, ohikua da plan estrategikuak egitia, hau da, 4 urtetako planak. Baina prospektiboki begiratzen hasiz gero, begirada 20 urtera jarrita, panorama txarra datorkigu gaur mobitzen hasten ez bagera.
Peak oil, edo petrolio merkearen bukatzia ez da etorkizunian eukiko dogun arazo bakarra, gaur egun Peak Everything kontzeptua entzuten ari gera, hau da, lehengai guztien agortzia, mineralak eta abar luze bat.
Euskal Herriko energia eredua %85ian menpekua da (petroleua, gasa, ...), soilik berriztagarrixek ematen dutena da autosufizientzia mailaren %15a. Garestitzen doan heinean, gure produktuen balio erantsia gainkostu hori jasateko gai izan beharko da.
Baina zein da gure posizioa merkatu internazionalaren aurrean?
Momentu honetan leihatzen ari gara, baina etorkizunean Alemaniak adibidez aurre hartuko digu energia berriztagarrietan apostatzen urteak daramatzalako (horrek prezioetan egonkortasuna emango diolako), 2020rako itzalaldi nuklearra ere planteatzen ari dira han, pentsa!
Are gehiago, badakizue Saudi Arabia, petroleo exportatzaile handiena izateaz gain, energia berriztagarrietan herrialde aurreratuenetakoa dela? Zertan ari gara orduan gu?
Sorkuntza berriztagarria ez ezik, deszentralizatua izatea beharrezkoa da, hau da, lekuan lekukoa. Efizientzia energetikorako kontzientzia horrek ekarriko du, sortu behar izan ez dena delako kw merke eta garbiena.
Etorkizuna oso interesgarria jarriko da etxeko lanak eginak dauzkanarentzat. Tamalez, espainiar legeak kontrako norabidean dijoaz, eta ez dirudi Euskal Herrian alternatibarik egiten ari garenik. Horregatik, etorkizuna gure esku hartzea ezinbestekoa da

hemen hitzaldian erabilitako aurkezpena

Fracking-aren informazioa

Gogoratu ostegun honetan Haustura hidraulikoa edo Fracking-aren inguruko hitzaldia egongo dela Kultur etxean arratsaldeko 7etan



Hizlaria Mikel Otero izango da.

Motorrak berotze aldera, Elgoibarren.net-eko elkarrizketarekin uzten zaituztegu


Eta Garan aurreko astean idatzitako beste irakurgai hau ere, interesa duenarentzat

2013-10-11

Fracking-a


Energiaren gaiarekin jarraituaz, Frackingaren inguruan bi ekitaldi antolatu ditugu.
  • Urriak 31 ostegunean gabeko 21:15etan Herriko Antzokian "Promise Land" edo "Promestutako lurraldea" Ongarri zine klubari esker



  • Azaroak 7 osteguna Arratsaldeko 19:00etan Kultur Etxean: Fracking: Apustu arriskutsua. Fracking ez Arabaren hitzaldia





 Euskal Herrian hainbeste eragingo duen kontu honen inguruan informatuta egoteko ekitaldiak. Ze abantaila eta ze arazo ekarriko dizkigu Haustura Hidraulikoak?


Motorrak berotzen joateko, Burgoseko Fracking No taldeak egindako bideo hau uzten dizuegu. Aurrerago jarriko ditugu beste batzuk


La sombra del fracking from DocMiradas on Vimeo.

2013-09-24

Oligopoly 2

Salvados programan Oligopoly egin zutenean, bidea zabaldu arren, motx geratu zenez, bigarren pausua emateko denbora zela pentsatuta, dokumental hau egin zuten elkarte ezberdinen artean
Oligopoly 2




Jarraipena nahi duzula?
Zapatu goizean Musika eskolako auditorioan Energia Burujabetza jardunaldiak