2013ko irailean, Energia burujabetza jardunaldiak antolatu genituenean Energiaren etorkizuneko arazoan sakondu genuen, eta honi demokratikoki erantzuteko proposamenak aurkeztu genituen, hau da, herritarrok eta ingurugiroak irabaziko luketen eszenatokiak ikusi genituen.
1998 urtean ere parke eoliko bat jartzeko mehatxua izan genuen. Orduan udaletxeko alderdi politiko guztiak aho batez proiektuaren kontra agertu ziren. Udalak ingurugiro ikerketa bat kontratatu zuen, eta emaitza ikusita Udala ere kontra posizionatu zen. Herriko beste hainbat eragile ere, proiektuaren kontra agertu ziren.
Orain, berriz ere, enpresa handien mesederako, ingurugiroari kalte handia eragingo dion proiektu bat aurkeztu dute, eta txarrena, energiaren arazoari ez diola irtenbide bat emango proiektu honek. Oinarrian irudi garbiketa bat besterik ez da (Greenwashing)
Ozeanoaren erdian dagoen txalupa zaharra zulatzen ari da, eta zuloa itxi beharrean, ura ateratzeko ur-ponba berri bat da proiektu hau. Baina zuloa etengabe handitzen badoa, itsasertzera ez gara iritsiko horrela!
Indarrak zuloa istera bideratuko balira, etorkizun hobeago bat genuke herritarrok eta ingurugiroak.
Hurrengo egunetan egoeraren errepaso bat egingo dugu.
Argiako Zero Zabor blogean publikatutakoaren arabera: (Gainontzeko prentsan ez da erraza horrelako notiziak irakurtzea)
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak abenduaren 31an argitaratu zituen GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren
2016rako tasak. Horietan ezustekoa eraman dute organikoa ondoen biltzen
duten herriek: GHKri entregatutako errefusaren tasak %11 igo dira eta,
aldiz, organikoarenak %44 eta %88 artean.
GHKren lehendakari eta Gipuzkoako Ingurumeneko foru diputatu den Jose
Ignacio Asensio Bazterraren sinadura daramaten aurrekontuetan tarifa
bakar berria ezarri zaio bereizi gabeko azken errefusari: tonako 157,38 +
BEZa. Errefusa 2013-2015 epean mantendu zenez tonako 141,64 eurotan,
%11ko igoera berdina udal eta mankomunitate guztientzako.
Aldiz, bereizitako organikoaren tratamenduak askoz igoera handiagoa
nozitzen du 2016an. 2012-2015 epean GHKk entregatutako tona organiko
bakoitza 70,82 euro kobratzen zien bere bazkideei, horrela sustatuz
gaikako bilketa selektiboa. Oraingo tarifetan, gaika bildutako
organikoaren tasak eta errefusarenak hurbiltzen dira, horrek esan nahi
duenarekin: organikoa zabor nahasietatik bereizita bildu eta
konpostatzeko ahaleginak zigortu egiten da.
Tarifa berriak mankomunitateka sailkatu ditu GHKk eta honela pagatuko
du bakoitzak: Debagoienak 102,30 euro (+%44,45), Sasietak eta
Tolosaldeak 110,17 euro (+%55,56), Urola Erdiak 118,04 euro (+%66,67),
Urola Kostak, San Markok eta Debabarrenak 125,90 euro (+%77,77) eta
Txingudik 133,77 euro (+%88,88). Baina tarifen igoera ezberdinok nola
erabaki ditu GHKk?
ARGIAk jakin duenez, mankomunitate bakoitzean biltzen den organiko
guztia batuta, bakoitzak daukan kalitatea neurtu dute (karakterizazioa)
eta organikoak dakartzan zikinkerien (inpropioak) edo garbitasunaren
arabera finkatu dira prezio hauek. Aspalditik demostratuta dagoen arren
derrigorrezko sistemetan (Atez Atekoan bidenabar) bildutako organikoa
askoz garbiagoa izaten dela borondatezkoetan (bostgarren edukiontzia)
bildutakoa baino, mankomunitate baten barruan herri guztietakoa nahastu
eta horien emaitzan oinarritu dira GHKko agintariak prezio berriak
jartzeko.
GHKk zigor doblea ezarri die, beraz, hondakinak kudeatzen onenak
diren herriei eta herritarrei. Alde batetik, askoz gehiago igo
berezitako organikoaren tasak errefusarenak baino. Bestetik, organikoa
bera txukunen bereizten dutenak (Atez Atekoarekin) parekatu bermerik
gabeko sistemekin (5. edukiontzia) biltzen dutenekin.
Espainiako Sexta telebista kanaleko Salvados (Jordi Evole edo folloneroren) programak hasi zuen bidea Oligopoly dokumentalarekin. Energien oligopolioaz berba egiten zuen. Programa honen ondorioz, aurkezleak arazoak eduki zituela zabaldu zen.
Herritar talde batek dokumentalaren bigarren zatia ere egin zuen, gure blogean honen berri ere eman genuelarik: Oligopoly 2 Eredu Energetiko Berrirako Plataformak hirugarren dokumental bat egin eta Maiatzean herri ezberdinetan aurkeztu: Oligopoly Off
Gaurkoan honen berri eman nahi dizuegu:
Fitxa teknikoa
Izenburua:
#OligopolyOFF: Hasia da herritarron energia-iraultza.
Zuzendari
eta gidoilaria: Alba del Campo.
Ekoizlea:
Plataforma por un Nuevo Modelo Energético.
Iraupena:
90' (gutxi gorabehera)
Laburpena:
Energia-pobreziaren
areagotzeak, elektrizitate eta gas fakturen igoerak eta energia berriztagarriek
jasandako laguntza murrizketak arduratuta, Plataforma por un Nuevo Modelo
Energético-k Espainian bizi dugun energia egoera plazaratzen du dokumentalean,
baita politika energetikoak oligopolio energetiko fosilaren interesen menpe
daudela ere.
Enpresa horiek gobernu nazional zein lokalak beraien
irabaziak bermatzera bultzatzen dituzte, ondorioz herritarroi energia ekoiztu
eta erabiltzeko eskubidea ukatuz eta aldaketa klimatikoa saihesteko behar
beharrezkoak ditugun politika energetikoei bidea oztopatuz. Dokumentalaren
izenburuak argi eta garbi adierazten du plataformaren xedea:oligopolioaren bukaera.
Azken 30 urtetan aldaketa klimatikoari aurre egiteko
hartutako konpromiso ahulek nabarmen uzten dute erronka ez dela ez teknikoa ez
teknologikoa, enpresa batzuek duten boterea baino, Kiko Veneno abeslariak
dokumentalean dioen moduan, ‘Lur Planetaren jabe izateari uztea baino planeta
txikitzea nahiago duten enpresen’ boterea alegia.
#OligopolyOFF
hiru ataletan banatzen da:
lehendabizikoa energia-pobrezian zentratzen da; bigarrena, politika
energetikoek estatuan sortarazten dituzten gatazka ezberdinetan; eta azkena,
energia berriztagarrietan eta energiaren burujabetzan oinarritutako ereduranzko
trantsizioren alde lan egiten duten herritar ekimenetan.
Kanarietako prospekzioak, fracking-a, Cuencan Villar
de Cañas-en hilerri nuklearra eraikitzea, energia berriztagarrien laguntzen
murrizketa, Castelloko Castor proiektua edo PP eta PSOE-k sektore elektrikoko
enpresei egindako 3.400 milioiko opariak politika energetikoei buruzko eztabaida mahai
gainean jarri dute. Hidrokarburoen enpresentzat ‘negozio aukera’ da, enpresa
elektrikoentzat ‘zilegi dituzten irabaziak’ defendatzea, herritarrontzat aldiz
ur-edangarria, lur eta airearen kalitatea, energia izateko eskubidea, enplegua
eta negozioen bideragarritasuna arriskuan jartzea. Argiaren prezioak gora
egiten du guztiontzat, baina batzuentzat besteentzat baino gehiago.
#OligopolyOFF-en ikus daitekeenez, politika
energetiko suntzitzaileen aurkako borrokak lurraldearen defentsa Espainiako
herrien duintasunaren aldeko borroka bilakatu du. Alternatiba argi dago,
petroleoari EZ ohikuatzen zaion tokietan, herritarren apustua BERRIZTAGARRIAK
BAI da.
Borroka guztiak uztartu egiten dira #OligopolyOFF-en
eta bat egiten dute desiragarriagoa, posiblea eta kontsumitzaileentzako ekonomikoagoa
den irtenbide baten alde. Bai, ekonomikoagoa da, ozen eta behar beste aldiz
errepikatu beharko dugu argumentu hau, oligopolioko enpresek diru asko
inbertitzen baitute guztiok kontrakoa sinets dezagun.
‘Nola izango da ba merkeagoa dutxako ura 4.500
km-tatik ekarritako gasarekin berotzea eguzkiaz eta 5 m-tara dagoen plaka baten
bidez egitea baino?’ galdetzen die Manel Riverok DBH-ko ikasle batzuei zera
gehituz: ‘Enpresa gutxi batzuentzako irabazi multimilionarioak sortzen dituen
eredu bat saldu digute, baina badira beste eredu batzuk ere’.
Horregatik,
hirugarren atala beste eredu batzuei, aldaketa eta eraldaketa adibideei
dedikatua dago. Horietan herritarrak dira erabakiak hartzen dituztenak,
kontsumitzaile kooperatiben edo energia kooperatiba berdeen kide dira,
elektrizitatea zein beroa ekoizten duten enpresen jabe, burujabetza energetiko
berriztagarriarentzako proiektuen partaide, udalherrian energia kontsumoa
murrizteko proiektuen bultzatzaile... Proiektu jasangarriak energia jendearen
eskuetan uzten dituztenak.
Barrenen publikatuta
Abuztuan kasu askorik egin gabe pasatzen diren berri horietako batek atentzioa deitu digu.
Berrian zera irakurtzen genuen: Hego Euskal Herrirako gorde duen diruaren erdia baino gehiago abiadura
handiko trenaren (AHT) obretarako izango da. Hain zuzen ere, 327
milioiko gastua aurreikusi du Madrilek: 290,8 milioi Euskal Y-aren obretarako, eta 36,3 milioi Castejon-Iruñea zatia egiteko
EAErentzako eta Nafarroako Foru erkidegoarentzako diru
partiden %58 AHTren eraikuntzara bideratu dute. ... Helburu argia du
igoerak: 290 milioi euro, hau da, aurrekontuaren %80, Euskal Y proiektuak jasoko du.
Bermejok argitaratu zuen lehenengo txosten ekonomiko hartatik (EAEn AHTk edukiko zuen inpaktu ekonomiko ezkorrarena), bata bestearen atzetik atera dituzte, tartean Nafarroako Haren ingurukoa, eta beste hainbat. Azkena kanarietako unibertsitateak ateratakoak zera dio: Ofelia Betancor eta Gerard Llobet ikerketaren egileek adierazi dute
abiadura handiko lineak eraikitzen jarraitzeko motibazio bakarra
politikoa dela, eta ez ekonomikoa: “Justifikazio ekonomikoaren gabeziak
behartzen gaitu pentsatzera bestelako motibazioak daudela azpiegitura
hauen eraikuntzan, hala nola, ustez gobernuei ematen dizkien onura
politikoak”.
Bide batez, bidezko ikusten dugu gogoratzea zer dagoen AHTren atzean. Argiako beste artikulu honetan diotenez: AHT egiteko argudio nagusietan “garapena” (hitz lausoagorik?),
aberastasuna, lan aukerak… entzun izan ditugu, eta eraikuntza lan honen
arduradunek bermatu eta gardenki aurkeztu beharko lituzkete berau
egiteko erabilitako lan baldintzak... +12 orduko lanaldia astelehenetik larunbatera (igandea soilik jai eginez)
eta hilean 1.300 euroko soldata, garraio eta bazkari gastuak, noski,
langilearen kontura. +hilabeteko topografo lana, 10 orduko lanaldiarekin, 900 euro gordin ordaindu dizkiote beste langile bati.
Beste blog honetan beste hau ere irakur liteke: «AHTko lanetan izaten diren lan baldintza
kaskarren eta esplotazioaren» inguruan Eusko Jaurlaritza «ez ikusiarena»
egiten ari da. ... Antzeko salaketa egin zuen duela urtebete ELAk, eta orduan
esandakoak berretsi ditu orain ere. Hain zuzen ere, eraikuntzako lan
hitzarmena urratu izana leporatu dio ETSri. Izan ere, abiadura
handiko trena eraikitzeko lanetan jardunaldi «neurrigabeak eta legez
kanpokoak» egiten ari direla dio sindikatuak. Horren adierazgarri da
batzuetan beharginek hamazazpi orduko lanaldiak egitea, eta hamabi
ordutik gorako lanaldiak «ohikoak» izatea. Lanaldiak luzatu beharrean, gainera, zortzi ordutik beherako
ordutegia behar zela ohartarazi zuen duela urtebete sindikatuak. Izan
ere, lan bereziki toxiko edo arriskutsuetan lanaldia %20, %25 edo %30
laburtu behar dela ohartarazi zion ETSri. Baina esaten zutenaren
aurkakoa egiten zutela salatu zuen ELAk. ... AHTa eraikitzeko obretan gutxienez zazpi lagun hil dira azken bost
urteetan, eta beste zenbait zauritu dira.
Artikuluak aipatzen duen bezela, AHTko lan baldintzez badakiguna, idatzita